Konpartsen arteko bazkari eta herri kirolekin azken txanpan sartu zaigu gaur Aste Nagusia deritzon traineru erraldoia. Horren lema daran Bilboko Konpartsen Jai Batzordeak galtza bete lan izaten du egunotan. Izaskun Madariagarekin solasean hainbat kontu aipatu ditugu, Jai Batzordeko kide moduan estrainekoz bizitzen ari den Aste Nagusian. Aitortu digunez, rol horretan […]
astenagusia
Izena gorabehera, EKHI txanpona ez da Zuberoako puntako kontua. Bilboko zazpi kaleetan sortua da eta Bilbo inguruan erabiltzen dute. Deshazkundearen aldeko talde eta pertsona batzuek bultzatutakoa da eta Aste Nagusiko txosnetan erabili ahal da. Sustatzaileetakoa dugu Josu Vazquez, Mekauen konpartsako kidea ere bai, eta berak azaldu dizkugu moneta alternatibo honen […]
Txosna baten sukalde lana izan dugu hizpide Resu Uriarterekin. Bere kasuan, ALGARAko sutean ez da etenik izaten: asteleheneko paella erraldoiak, Katalunia eguneko marmitakoa, asteazkeneko sukalkia, osteguneko zikiroa, larunbatean marmitakoa berriz… Txupin eguneko kanapeetatik hasi eta azken eguneko afarira arte hor ibiltzen dira txosnakide gastronomikoak. Lantalde ederra eta umoretsua osatzen dute, […]
Bilboko konpartsetako jai-batzordeko kide eta algarakidea dugu Iñaki Larrañaga eta berarekin astea nola doan ikusi nahi izan dugu labur-labur bada ere, itxuraz aspaldi honetako Aste Nagusirik lasaiena den honen egun nagusian. Sarri batzordekideek egin behar izan ohi duten suhiltzaile lanagatik galdetuta, Larrañagak uste du arazoak ez badira ikusten hainbat hobeto, […]
Bertsotan goiz batean ikasiko duten esperantzak bultzatuta, urtero hurbiltzen dira hainbat euskara ikasle, eta kuxkuxero ALGARA konpartsaren txosnara. Horietako bi elkarrizketatu ditugu: Leire Mardaras laukiztarra eta Tony Merlan kubatarra. Tonyren herrian ere badira bertsolarien antzekoak, repentistak, eta bere amak zaletasun hori du. Euskara zaila eta bertsolaritza are zailagoa dela uste […]
Gurekin izan dugu Inun musikari eta abeslaria. Mikel Inunziagaren ezizen artistikoa da Inun, eta iaz ikusi ahal izan genuen zuzenean. Gaur bisita egin digu eta bere gitarrarekin kantu batzuk oparitu dizkigu. Berreginez diskoa atera berri du, bere bakarkako ibilbideko lehen bilduma, eta bertan oso planteamendu xaloarekin grabatutakoa izan arren (ahotsa, […]
Kanpaia eta eulia sariak ditugu, hurrenez hurren, txosnarik txukunena eta ahalegin estetikorik txikiena egin duena saritzeko Bilboko Konpartsek asmatutako aipamenak. Sarion helburua konpartsek ahalegin hori urterik urtera egin dezaten. Orain arte konpartsen arteko barne-bozketaz erabakitzen ziren irabazleak eta aurten estrainekoz herritarrei eman zaie webgunean edo konpartsen Aste Nagusiko Android aplikazioaren […]
Mamiki konpartsako Ana Perez izan da gurekin. Emakumez osatutako konpartsa honek feminismoaren aldarrikapenak Aste Nagusira ekarri ohi ditu aspalditik, konpartsarik beteranoenetakoa baita. Indarkeria sexistaren gaia, jai parekideen aldarria eta beste hainbat kontu lantzen ditu eta Bilboko konpartsetan bere eragina izan du urteetako lan honek, Anaren esanetan. Elikadura ere izan dugu […]
Abuztuan, eta Aste Nagusian gehiago, antzerki kartelerak beterik daude, baina denak ez dira espainiar produkzio handiak. Bertoko aktoreei eta antzerki taldeei agertokia emateko sortu zen Deustuko erriberan dagoen Pabellon 6 eta abuztuan Orquesta de señoritas eta Cabaret Chihuahua taularatzen ari dira. Azken honetan antzezle dabiltzan Lander Otaola eta Ylenia Baglietto […]
Xabier Lauzurikaren eskutik Jean Leon Larre eta Arño Goñi baigorriar artzainak heldu zaizkigu orain eta zikiro-yatea zein Iratiko gasna egitearen sekretuak kontatu dizkigute. Arñok esan digunez, ardi ahari zikiratua da eta egun berezi batean hiltzen da, ondoren bere okela ontzeko. Eguerdia aspaldi pasa dugun arren, are, Iparraldeko baserritar batentzat. Gaurkoan, […]