Konpartsen arteko bazkari eta herri kirolekin azken txanpan sartu zaigu gaur Aste Nagusia deritzon traineru erraldoia. Horren lema daran Bilboko Konpartsen Jai Batzordeak galtza bete lan izaten du egunotan. Izaskun Madariagarekin solasean hainbat kontu aipatu ditugu, Jai Batzordeko kide moduan estrainekoz bizitzen ari den Aste Nagusian. Aitortu digunez, rol horretan oso bestelakoa da Aste Nagusiaz norberak jasotzen duen irudia, pregoilariari eta txupinerari gertatzen zaien antzera. Hasteko, egunez bizi izaten delako gehienbat; bestetik, artega, ordura arte ezagutu ere ez dituzun hainbat ekitalditalditara joatea tokatzen denez gero, astearen dimentsio osoaz jabetzeko aukera ematen duelako ardura horietan ibiltzeak. (Argazkia: Bilboko Konpartsak).
Entzun: