Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari utzi zion 2019ko irailean, 100 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren. Horrela amaitu zen bere jatorrizko trenbide funtzioa. Geltokiaren etorkizunaren alderdi soziala, urbanistikoa eta arkitektonikoa sakon garatzeko asmoz, Lokomotorak elkarteak, Atxuri auzoa hobetzeko parte-hartze taldeak, “Hurrengo hiri-eraldaketa: auzoetara begira. Atxuriko geltokia” jardunaldia antolatu du. Asmoa geltokia eta […]