Borja Estankonaren eskutik, aurten bigarrenez azokan izan den Autoekoizleen plaza ezagutu dugu, argitaletxe edo diskoetxe baten eskutik baino, lan editoriala eurek kudeatuta aurkeztea erabaki duten sortzaileen gunea. Estankonaren azken lana ezagutu eta berarekin argitu ditugu autoekoizpenaren inguruko aurreiritzi eta zalantza batzuk. Ondoren, plaza horretan dagoen Lou Topet taldeko Oier Aranzabalek […]

Autoekoizleekin mintzatu ostean, Taupaka elkartearen erakusmahaira hurbildu gara eta bertan Josu Bergara topatu dugu bere diskoak saltzen. Berriena, Kanta txikien indarra izenekoa, zuzenean Kafe Antzokian grabatutako kontzertua da. Autoekoizpen lana egiten du ia osoki berak, eta Taupaka elkartearekin argitaratzeko arrazoiak eman dizkigu. Ondoren, Gorka Chamorrok Taupakaren filosofia eta jarduna azaldu […]