Autoekoizleen plazan Iratxe Mugire kantaria eta Josune Murgoitio idazlea

Autoekoizleen gunera hurbildu gara eta bertan Inun, Iratxe Mugire eta Josune Murgoitio aurkitu ditugu. Azken bi hauekin solastu gara, Inunek diskoak saldu bitartean. Iratxe Mugire kantaria da, eta La piel transparente izeneko CDa atera berri du. Josune Murgoitio, berriz, idazlea, eta Colores prohibidos nobela ekarri du azokara. Autoekoizle izatea askatasuna ematen duen hautu konszientea da beraientzat, eta ilusio handia dute biek ala biek euren sormenean, eta grina horren emaitzak diren diskoan eta liburuan. Ilusio hori islatzen dute azokan produktua azaltzeko eta saltzeko momentuan ere. Txandaka antolatzen dute azokan gunea gobernatzea, horretarako denen arteko koordinazioa ezarri behar izan dute eta batzuek besteen lanak ezagutu, jendeari ondo azaltzeko. Urtetik urtera duintasunean, ekoizpenen kopuruan zein kalitatean gora doan gunea da autoekoizleena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gure gizartea ezaugarritu duen "Etxea", Xamarren eskutik

al. Abe 5 , 2016
Juan Carlos Etxegoien Xamar lagunak, Erroa eta Pamiela argitaletxeek elkarlanean argitaratutako Etxea liburua aurkeztu du Durangoko Azokan, Pamielako Joxe Angel Irigaray eta Erroako Xabier Monasterio editoreek lagunduta. Argazkiz ondo horniturik eta informazio askorekin “konturatzen zara nolakoa zen euskal gizartea garai batean”. Baina etxea baserrira mugatzen ez den bezala, herri arkitekturako […]

Honekin lotuak