Autoekoizleen plaza ezagutzen #50DA

Borja Estankonaren eskutik, aurten bigarrenez azokan izan den Autoekoizleen plaza ezagutu dugu, argitaletxe edo diskoetxe baten eskutik baino, lan editoriala eurek kudeatuta aurkeztea erabaki duten sortzaileen gunea. Estankonaren azken lana ezagutu eta berarekin argitu ditugu autoekoizpenaren inguruko aurreiritzi eta zalantza batzuk. Ondoren, plaza horretan dagoen Lou Topet taldeko Oier Aranzabalek beren Abesti bat gutxiago disko-liburua aurkeztu digu. Urtarrilaren 7an Kafe Antzokian izango da Lou Topet, disko-liburu hau zuzenean aurkezten. Argazkia: Lou Topet.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gogoetaren plazan Lorea Agirrerekin, ikusgarritasunaz eta irismenaz #50DA

ar. Abe 8 , 2015
Azoka barruan hausnarketa egiteko gunea dugu Gogoetaren plaza, eta aurten bigarrenez euskal kulturgileak kezkatzen dituzten gaiak plazaratu dira Landako barruko areto horretan. Aurten Jakin aldizkariaren eta Gerediaga elkartearen arteko lankidetzan antolatu da egitaraua. Azken saioa amaituta, Lorea Agirrerekin aurten plaza horretan agertutako gaiak azpimarratu ditugu, eta zuzen edo zeharka, etengabe […]

Honekin lotuak