Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak elektrizitate tarifaren igoeren aurkako manifestazioa antolatu dute ostegunerako, Bilbon. Iberdrola dorretik abiatuko da, 19:00etan, eta ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek bat egin dute mobilizazioarekin. Deitzaileek ohartarazi dute elektrizitatearen eta beste energia batzuen azken hilabeteotako prezio igoera etengabeak «gizarte osoari» eragiten […]