Hasteko, Luis Guridik Kubaren aurkako Blokeoa oraindik ez dela bukatu esan digu. Jarraitzeko, gure ekonomia arloko kolaboratzaileak egoera aztertu du, bai Mendebaldeko enpresen interesen ikuspuntutik, baita Kubako populazioaren aldetik ere. Arriskuak badira prozesu honetan, baina ematen du Obamak eta Castrok arazo handirik ez dutela izango irekitako prozesua garatzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150422solasluisguridi.mp3  Deskargatu hemen

Panaman egindako Ameriketako Goi Bilera izan du hizpide hasteko Fakun Aznarez kazetari argentinarrak Latinoamerikak egunotan eman dituen gaien artean. Bertan Obamak eta Castrok egindako topaketa eta bi AEB eta Kubaren arteko hurbilketaren ingurukoak aipatu ditu. Bestetik, aste honetan hil da Eduardo Galeano idazle uruguaiarra, konpromisoan oinarritutako lan asko utzi diguna […]