Beatriz Sever Egaña eta Itsasne Nuñez Viadero aukeratu dituzte, hurrenez hurren, 2019ko Aste Nagusiko Pregoilaria eta Txupinera izateko. Aste Nagusiaren 41. edizioa izango da aurtengoa eta bi emakume izango dira ordezkari nagusiak. Beatriz Sever Egaña sexologoa eta kazetaria izateaz gain, Naizeneko, Euskadiko eta Nafarroako Adingabe Transexualen Familien Elkarteko bozeramailea da, […]