Beatriz Sever Egaña eta Itsasne Nuñez Viadero aukeratu dituzte, hurrenez hurren, 2019ko Aste Nagusiko Pregoilaria eta Txupinera izateko. Aste Nagusiaren 41. edizioa izango da aurtengoa eta bi emakume izango dira ordezkari nagusiak. Beatriz Sever Egaña sexologoa eta kazetaria izateaz gain, Naizeneko, Euskadiko eta Nafarroako Adingabe Transexualen Familien Elkarteko bozeramailea da, eta Bilboko familien arreta zerbitzua eta nerabeen taldea koordinatzen ditu. Gurasoak bilbotarrak izanda, gertutik bizi izan du Aste Nagusia. Itsasne Nuñez Viadero, berriz, Otxarkoaga auzoko Pa…Ya! konpartsako kidea da eta 2019ko Aste Nagusiko Txupinera izateko aukeratu du bere konpartsak.
Deskargatu hemen.