Elorri bertso eskolak eta Deustuko Herriko Tabernak elkarrekin antolatzen duten bertso dinamika bueltan da, Aferak bertso dinamikaren helburua Deustun eta inguruan bertsozaletasuna piztea eta bertso eskolak plaza izatea da. Bosgarren edizioa egingo dute aurten baina mahaiaren bueltan oraingoan, izan ere, azken edizioetan ez dute bazkaririk egin eta bosgarren edizio honetan […]

2022. urtera joan gara bidaian, Delorean auto partikularrean, eta abuztuaren azken kolpea ekarri. Abuztuaren 23a (martitzena) eta 28a (domeka) izan ditugu jomuga, Bilbo eta Gamiz hurrenez hurren. Batetik, Bilboko Aste Nagusiaren baitan, Algara konpartsaren altzoan, BERTSO EGUNA izaten da urtero, eta egun handi horretan Bertsolari Gazteen Sariketa (saririk gabeko sariketa). […]

Delorean auto partikularrean iraganerako bidea egin dugu eta 2022ko azaroaren 30ean, Bilbo bisitatu. Kafe Antzokian izan zen Ez Da Kasualitatea bertso-jaialdia ekarri dugu, aukeraketa diktatorialean. Idoia Anzorandia gai-jartzaile lanetan eta kantuan laukotea: Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Nerea Ibartzabal eta Irune Basagoiti Señorek hartutako saio betea dugu gaurkoan; izan ere, Kafe […]

2023. urteko lehenengo POTTO saioan atzerako begiratua egin dugu, eta 2022. urteko saio bi ekarri. Abenduaren 2an, Euskararen nazioarteko eguna aitzakiatzat hartuta, Mungian bertso-jaialdia izan zen. Ibon Larrazabal gai-jartzaile izan zuten bertsolariek; kantuan Mikel Goiriena, Oihana Bartra, Jone Larringa eta Aitor Etxebarriazarraga izan ziren. Sakana bisitatu dugu gero, eta Etxarriko […]

Finalaren atarian, urteko azken POTTO egin dugu Bilbo Hiria irratian. Bertsolari Txapelketa nagusiaren finalaren protagonisten iritziak zabaldu ditugu (prosan), epaileen numerología mundua ezagutu dugu eta, bukaera aldean, postre goxoa ekarri: Bakaikuko Bakarreko Etxea elkartean, irailaren azken hamabostaldian egin genuen bertso-saioaren ariketa hautatuak (Sustrai Colina eta Sarai Robles) Biba el verso! […]

Txapelketa Nagusiaren aparretan ibili gara gaur POTTO irratsaioan, eta finalerdietako aurreneko kolpeak zabaldu. Elizondo, Donibane Garazi eta Irun herri-hirietan izan ziren saioak aztertu ditugu, puntuazioen deman murgildu eta bertsolarien kantuak zentralitatera ekarri Alaia Martin, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina izan ziren garaileak hurrenez hurren; finalaurrekoen bigarren faserako sailkatuak, datorren astean, […]

Hauxe dugu POTTOren azken kolpea. Atsedena zain dugu, eztarri urratuak osatu eta burua aireztatu beharra… 2021-2022 ikasturtearen akabuko bala honetan Araba-Bizkaia elkartu ditugu: 1- Gasteizko Europa Jauregian izan zen Arabako bertsolari txapelketaren finala aletu dugu eta, aukeraketa diktatorialean, final handian izan ziren hainbat ariketa eskaini ditugu (BIBA Peru Abarrategi, bejondeizula, […]

Irurtzun bisitatu dugu POTTO saioaren 294. kolpean,II. AIXITA sariketaren aitzakian. PIKUXAR euskal txokoan izan genuen aukerarik sei bertsolari gazteren kantuez gozatzeko. Taulagainean izan genituen Aissa Intxausti, Maialen Akizu, Saats Karasatorre, Ane Labaka, Iker Altuna eta Aitor Irastortza, Zigor Gartzia, ZIANen aginduetara. Buruz burukora Maialen Akizu eta Ane Labaka heldu ziren, […]

Bizkaiko Taldekako bertsolari txapelketaren azken kanporaketaz gozatu dugu gaurko POTTOn. Arrigorriagan izan zen, eta kantuan aritu ziren POTOJORRI, KANTAKUNE eta TAKETA LEZ! taldeak; Bilbo-Deustu, Gernika eta Mungiako taldeak. Hamaika bertsolariren lana, Arrigorriagan zehar egindako hiru geldialditan. Epaileen + entzuleen puntuazioek erabaki zuten talde irabazlea zein izango… eta gernikarrak garaile izanda, […]