Delorean autoan egin dugu gaurko POTTO saioa Bilbo Hiria irratian, eta “Ze leku da gero?” ikuskizuna eskaini dugu primizia mundialean. Aner Peritz “Euzkitze” izan dugu saioaren gidari, prosari; Janire Arrizabalaga eta Maite Sarasola Isazelaia izan ziren bertsotan eta Peru Goioaga gitarra-jotzaile. https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250408_potto_zer_leku_da_gero.mp3 Deskargatu hemen.

Urteroko zita zabaldu dugu POTTO saioan, aukeraketa diktatorialean Otsailaren 28an Sustrai Colina eta Xabi Paya izan ziren kantuan Lauroetako Aurregoiti jatetxean; gai-jartzaile lanetan, prosa betean, tridentea aritu zen: Beñat Vidal, Iñaki Beitia “Arbildu” eta Joseba Santxo. Bertso munduaren notizia handia ere zabaldu dugu, Bertsozale Elkarteak ekarria: Babes Kutxa, bertsolari eta […]

Iñakiren tabernan bertso-bazkaria izan genuen martxoaren 21ean, eta aukeraketa diktatorialean duzue entzungai. Maruri eta Apolo lagunak omentzeko egunak beste formatu bat hartu du (sariketa izatetik bertso-bazkaria izatera); Potojorran bertso-eskola geriatrikoaren mende laurdena ospatzeko aitzakia ederra! POTTO saioan entzungai dituzue Unai Iturriaga eta Igor Elortza; Ainhoa Markinez prosan izango da, gai-jartzaile […]

Mungia bisitatu dugu gaurko POTTOn. 2025eko urtarrilaren 19an, San Antontxu XXVII. bertsopaper lehiaketa izan zen eta, egunarekin bat, bertso-saioa. Bat-bateko jardunaren ale aukeratuak izango ditugu entzungai. Iñaki Beitia “Arbildu” aritu zen gai-jartzaile lanetan eta kantuan, laukotea: Alaia Martin Aitor Etxeberriazarraga Aitor Esteban “Garrote” Unai Iturriaga.Iñaki Beitia https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250319_potto_san_antontxu.mp3 Iñaki BeitiaAlaia Martin […]

Nahasketak gustuko? Beercheese bertso-saio musikatua ezagutu dugu, Baigorriko Bixentainean Gazta eta garagardoa, bertsoz blai. Errimaren zaindari aritu da kantuan, hirukoa Nerea Ibartzabal Haira Aizpurua Miren Artetxe Prosari, gai-jartzaile lanetan, bikoa: Xalbat Alzugaray Amaia Castorene Musika eta erritmoaren eramaile, beste biko bat: Patxi Amulet Bastien Marianne On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250311_potto_bear_chease.mp3 Deskargatu hemen.

Beste POTTO bat egin dugu, gustura asko egin ere! Delorean auto partikularrean bidaia antolatu dugu eta 2024ko ekainaren 29an Mungia bisitatu, lapur guztien kabia. San Pedro jaietako bertso-jaialdiaren aukeraketa diktatoriala zabaldu dugu. Iñaki Beitia “Arbildu” gai-jartzailearen aginduetara kantuan izan ziren Miren Artetxe, Mikel Goiriena, Iruri Altzerreka eta Xabi Paya. Era […]

“Ez da Kasualitatea” bertso-saio musikatua zabaldu dugu uhinetan. Deustuko udaltegian izan zen zita, 2024ko abenduaren 9an; Idoia Anzorandiaren agindutara izan ziren kantuan Miren Amuriza, Aissa Intxausti eta Maite Sarasola. Musikaren indarrean: Libe Goienaga eta Aner “Euzkitze” Opari txikia ere besapean: Maider Arregiren sorta musikatua eta, Tolosako Atariak antolatutako saioan, Amaia […]

Bertsoaren magia astindu dugu eta ,2024ko abenduaren 26an, Bilboko HIKA Ateneoan izan zen Bertso-saio feminista aletu dugu, aukeraketa diktatorialean. Idoia Anzoraindia gai-jartzailearen agindutan izan ziren kantuan Miren Amuriza eta Nerea Ibartzabal Biba el Verso! On egin https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250219_poto.mp3 Deskargatu hemen.

Harri eta laban Urteko aurreneko POTTO saioan Amurrio eta Arratzu bisitatu ditugu. 2025eko urtarrilaren 3an, Amurrioko Antzokian urteroko bertso-hitzordu mundiala izan da eta azken 8 finalistak izan dira taulagainean, Unai Elizasu gai-jartzailearen aginduetara (Alaia Martin, Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze, Nerea Ibartzabal, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio). […]

Urteko azkena, 2024ko akabuko POTTO saioa entzungai Bilbo Hiria irratian. Bertso-afarietan murgildu gara, errima oturuntza zalantza dugu zain. Bilboko auzoetan barna, La karmela espazio librean eta Zorrotzako Arrigorri jatetxean izan ziren periferietako bertso-afarien kantuak entzungai. Karmela, kantuan izan ziren Janire Arrizabalaga Inazio Vidal Ibai Amillategi Zorrotzan, Maddi Aiestaran eta Uxue […]