Gaur aurkeztu dute Ertibil Bizkaia ikus arteen erakusketa ibiltariaren hogeita hamaseigarrren edizioa Bilboko Rekalde aretoan. Erakusketak indarra hartzen ari diren hemezortzi artistaren obrak bilduko ditu. Gaurtik eta uztailaren 1era arte izango da ikusgai Recalde Aretoan. Hortik aurrera erakusketa ibiltari bihurtuko da. Aurten,  berrikuntza modura, Maria Muriedas Diez, Izaro Ieregi eta Maider […]