Atzo abiatuko zen bideoklip eta film laburren nazioarteko Caostica jaialdiaren XV. edizioa Bilbon. Jasotako 2661 lanen artean, antolatzaileek 45 aukeratu dituzte ekainaren 19ra arte luzatuko den egitarauan eskaintzeko. Datorren astelehenera bitarte, hiriko areto eta txoko ezberdinetan egingo dituzte emanaldiak, Artxandako patinaje pistan, Euskal Museoan, Ercilla kaleko Yimby aretoan, Bilboko Erriberan […]

Gauza jakina da zinemaz bakarrik ez dela bizi emakume/gizon garaikidea. Aspaldi ohartu ginen Eremuz Kanpon. Programazioa eten egin da. Jende gehiena ez dago begira, ez dago erne. Lotan dago, edo tabernan. Larrua jotzen ere izango da baten bat. Telebistari begira dagoenak, irratiari itsatsita dagoenak, ez du programazio arruntik merezi. Estepan […]