Bilboko Bihotzean auzo elkarteak eta SOS Alde Zaharra plataformako kideak deituta, manifestazioa egin zuten atzo. Zazpikaleetan sufritzen ari diren turismifikazioaren aurka egin zuten deialdia. Etxebizitzaren prezioak izandako gorakada, espazio publikoaren pribatizazioa eta merkatari txikikien egoera salatu zuten. Ozen adierazi zuten “Alde Zaharra ez dagoela salgai”. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180201_SaosAldeZahrarra.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu alde zaharretik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu.  Santiago plazatik zuzenean zuzenean arituko gara, bertatik  7 katu gaztetxeko kideak izango ditugu, 7 Katu Gaztetxearen 11. urteurrenaren ospakizunetan murgilduta dabil. “Hamaika urte eta […]