AUZOZ AUZO: Larunbatean Zazpi kaleetatik arituko gara zuzenean

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu alde zaharretik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu.  Santiago plazatik zuzenean zuzenean arituko gara, bertatik  7 katu gaztetxeko kideak izango ditugu, 7 Katu Gaztetxearen 11. urteurrenaren ospakizunetan murgilduta dabil. “Hamaika urte eta hau ez da Amaikatu” lelopean larunbatean egun handia izango dute. Bihotzean zazpi kaleetako auzo elkarteko kideak ere saioan izango ditugu. Azken egunetan kexu dabiltza zazpi kaleetako espazio publikoaren okupazioa dela . Kaleari tokia kentzen ari zaizkio terrazak Bilboko Zazpi kaleetan; berez publikoa den espazioa berenganatzen ari dira, Orotara, 1.400 terraza daude gaur egun Bizkaiko hiriburuan sakabanatuta, eta, horietatik, 130 daude Zazpi kaleetan. Auzokideen iritziak batuko ditugu. Bilbo Zaharrean eta Zazpi kaleetan gentrifikazioaren eta turismoaren kezkaz mintzatuko gara Andeka Larrearekin batera. Sortu berri den Sos Alde zaharra plataformako kideak gurean izango ditugu. Merkatariak eta Zazpi kaleetan kokatutako herri mugimenduetako kideak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GOMUTAN: Sei udaletxe

ol. Urt 26 , 2018
Gaurko Bilboko udalerrian gutxienez sei udaletxe eraiki zituzten, alegia, sei herriko etxe edo bertoko euskaldunen erara esanda, kontzeju. Sei asko dira, baina ez dugu ahaztu behar lau herri izan zirela behinola orain bakarra dagoen lekuan. Eraikin horiei erreparatuz gero, gomutara ekarriko ditugu herriok gobernatzeko lege zaharreko erak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180126_Gomutan37.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak