Bilboko 2016rako Aurrekontuakl aurrera doaz, oposizioko mozio guztiak bertan behera utziz. Berri horrekin hasi da Bruno Zubizarreta, gero beste gai batzuk jorratzeko: Aburto alkatea eta merkatari txikiak, Iberdrolari jarritako isuna, eta igandeko Independentziaren aldeko manifestazioa hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151202solasbrunozubizarreta.mp3 Deskargatu hemen

Ezohiko eguna hartuta, egutegiak hala behartuta, atzo egin zuten Bilboko udalbatza: betiko moduan, mahaigainean hainbat gai. Berri horrekin hasi da Alba Fatuarte, gero 2016rako Aurrekontuak komentatzeko: ostiralean, ezohiko batzarra izango dute gaia bideratzeko. Eta bukatzeko, gaurko eguna izan du hizpide, azaroak 25: politikariei, puntu more gutxiago, eta analisi sakonago eta […]

Udal gobernuak duela aste batzuk aurkeztu zituen datorren urterako aurrekontuak. Yolanda Jubetoren ustez, behin eta berriro errepikatzen da akats berbera: aurrekontuak egiten dira auzoen eta jendearen beharrak kontuan hartu gabe. Yolandaren ustez bi elementu horiek ezinbestekoak dira, eta aurrekontuek partehartzaileak izan behar dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151123hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen

Harrotasunez, Bilboko udalak hirian %70 birziklatzen dela esan berri du. Aitziber Ibaibarriagaren ustez esandako hori gezurra da, Udalak berak emandako datuen arabera. Horrez gain, Aitziberrek beste gai batzuk komentatu ditu: Verónica del Carmen etxeko langilearen heriotza, atzo Uribarri auzoan izandako eraso sexista, eta Masustegin izandako auzo batzarra hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151104solasaitziberibaibarriaga.mp3 […]

Hilaren amaieran, normalean azken ostegunean, udalbatza egiten dute Bilbon, eta hala egingo dute bihar. Berri horrekin hasi da Bruno Zubizarreta gaurkoan. Horrez gain, atzoko EH Bilduren batzarra, Irala-Eskurtzen lanekin dituzten arazoak, eta Zorrotzako eraso matxista gaiak jorratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151028solasbrunozubizarreta.mp3 Deskargatu hemen