Ezohiko eguna hartuta, egutegiak hala behartuta, atzo egin zuten Bilboko udalbatza: betiko moduan, mahaigainean hainbat gai. Berri horrekin hasi da Alba Fatuarte, gero 2016rako Aurrekontuak komentatzeko: ostiralean, ezohiko batzarra izango dute gaia bideratzeko. Eta bukatzeko, gaurko eguna izan du hizpide, azaroak 25: politikariei, puntu more gutxiago, eta analisi sakonago eta inplikazio gehiago eskatu die Albak.
Hilaren 30ean hasi eta abenduaren 12an bukatuko da Parisen Aldaketa klimatikoari buruzko goi bilera. Bertan, munduko ia 180 herrialderen ordezkariak egongo dira, eta tartean hainbat kontraesan. Jokoan, hasteko Lurraren etorkizuna. Iratxe Arriola baikor agertu da bileraren emaitzen inguruan, ahaztu gabe guk, pertsonalki, gai honetan egin ahal duguna. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151125hizpideairatxearriola.mp3 Deskargatu hemen