Bilbo Hiria irratiak ikasturte berriko programazioa aurkeztuko du bihar Kafe Antzokian, zuzeneko saio baten bidez, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bertan programazioaren xehetasunak emateaz gain saioetako protagonistak izango dira. Biharko saio berezian gure saioetako protagonistak eta kolaboratzaileak egongo dira, besteak beste,  Artayorran, Berbaz, Eremuz Kanpo, Gaur ez dago eskolarik, Kingston Hiria, Piperpolis, […]

Ane Zabala bilbotar kazetari ezaguna Bilbo Hiria irratian hasi da lanean. Xabier Lauzurika eta Mieltxo Monforten ezusteko heriotza tristeak gure irratiaren lantaldea berritzera behartu gaitu ezinbestean eta Ane Zabalak, hein batean, hutsune hori betetzen lagunduko digu gaurgero. Ibaizabal magazinean, ongietorri ofiziala emateaz gain, entrebista bat egin diogu berari, gure entzuleek […]