Bilbo Hiria irratiak 20 urte bete ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa ekoitzi du irratiko lagun musikari beteranoak eta gazteak elkarlanean jarriz. Asteartean urteurren festa ospatu genuen Kafe Antzokian, bertan irratiko lagun, kolaboratzaile, entzule eta esatari bildu ziren. Aurten hogei urte izango dira Zenbat […]
Bilbo Hiria irratia
Zuzeneko emanaldi berezi baten bidez ospatuko du Bilbo Hiria irratiak bere 20. urteurrena maiatzaren 27an, bere egungo eta lehengo partaide, kolaboratzaile eta entzuleekin arituko gara 12etatik 14etara, Done Bikendiko gure egoitza paretik, kalean. Saioa lekua kokatuz abiatuko dugu, Albiako lorategitik zuzenean arituko gara. Bilboko erdigunean kokatuta gaude, inguruan Ibanez de […]
Zorioneko gaude Bilbo Hiria irratian, izan ere, zientzia kazetaritzaren arloko lanen kategorian, 2016an euskaraz sortu eta argitaratutako lan bat saritu behar zuten CAF-Elhuyar sarietan, eta gure irratiko Xabier Monasterio irrati esataria izan zen saritua, ZIENTZIALARI irrati saioaren baitako, Minbizia eta beronen metastasia izeneko piezarengatik. Sari banaketa ekitaldia iragan ostiralean egin […]
HOGEI urte betetzear dago Bilbo Hiria. 1997.urtetik hona asko aldatu dira hedabideak. “Teknologiak izugarri erraztu du hedapen lana, lehenago eta arinago jaso dezakegu informazioa, hemengo eta milaka kilometrora gertatutakoa. Horrek eragina izan du gure irratian baliabide gehiago ditugu hartzailearengana heltzeko”, azaltzen du Ane Zabalak. “Baina, funtsean, irratiaren helburua berdina da; […]
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Abusu auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, Bilboko Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan auzoaren artean kokatuta dagoen auzoa ondo ezagutzen lagunduko diguten hainbat lagun izango ditugu gurekin. Auzoaren historia eta bilakaera ezagutuko ditugu Enriqueta Sesmero historialariarekin eta, ura […]
Bilbo omen da euskaldun gehien dituen Euskal Herriko hiria. Horiek guztiek euskarazko hedabide bat edukitzea merezi zutela iritzi zion duela hogei urte Zenbat Gara euskaltzale elkarteak, eta Bilbo Hiria Irratia jarri zuen martxan. Izan ditu gorabeherak bi hamarkada hauetan, baina osasuntsu dago gaur egun, eta hor eusten dio ia erabat […]
Bilboaldeko irrati euskalduna da Bilbo Hiria Irratia, Zenbat Gara alkartearen babespean sortua. 1997ko maiatzean hasi zituan emisinoak eta, hortaz, 20. urteurrena ospatzen dabil aurten. Auzoz auzo ekimenean, Bilboko auzoak ezagutzen dabiz, irratsaio berezien bidez. Hamarkada biko ibilbidean, une gozoak eta gaziak izan ditu irrati apal honek. Esate baterako, igaz Mieltxo […]
Urteroko egun berezi bat izaten da San Tomas eguna eta horren jarraipena egingo dugu. Bilbo Hiria irratiak San Tomasetik zuzeneko saioa egingo du, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Bertatik bertara giroa biziko dugu. Aretza eta Plaza Barria euskal herriko azoka nagusi bilakatuko dira, 282 saltoki ipiniko dituzte, barazkiak, frutak, gazta, txakolina, sagardoa […]
Bilboko Kafe Antzokian 2016-2017 ikasturteko programazioa aurkeztu dugu zuzeneko saioa berezia eginez. Bertan protagonista irratia egiten dugunok izan gara. Bertan izan dira , Artayorran, Berbaz, Eremuz Kanpo, Gaur ez dago eskolarik, Kingston Hiria, Piperpolis, Potto, Soinugela, Xerezaderen artxiboa, Ze eingou asteburuan, Zebrabidea, eta Ibaizabal Magazineko esatariak. Ez dira falta: De […]
Bilbo Hiria irratiak ikasturte berriko programazioa aurkeztuko du bihar Kafe Antzokian, zuzeneko saio baten bidez, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bertan programazioaren xehetasunak emateaz gain saioetako protagonistak izango dira. Biharko saio berezian gure saioetako protagonistak eta kolaboratzaileak egongo dira, besteak beste, Artayorran, Berbaz, Eremuz Kanpo, Gaur ez dago eskolarik, Kingston Hiria, Piperpolis, […]
