“Italiako doinu eztietatik, Palestinar herriaren hondamendira. Gainera, Federici pentsalari handia, errusiar literaturaren mugak, Bilboko Liburu Azoka eta ikastolen liburu ibiltaria. Nork entzungo du podkast hau? Bizi, irakurri eta izan zoriontsu!” Eskerrik asko eta ondo izan! Liburuen Errepublika Txikia https://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/240614_liburuenerrepublikatxikia_14.mp3 Deskargatu hemen.

Eguerdian zabaldu dute Bilboko 53. Liburu Azoka Areatzako Ibilbidean. Bertan izango da ekainaren 1etik 11ra, eta guztira 55 liburu-salmenta postu izango dira. Hitzaldiak, liburu sinaketak eta sariketak izango dira hamar egunotan. Bertara joan eta Pamiela-Kalandraka proiektuaren, Txalaparta argitaletxearen eta Euskaltzaindiaren postuetan egon gara eta aurtengo azokatik espero dutena kontatu digute. […]

Bilboko Liburu Azokak Foru Aldundiarekin batera banatzen duen Urrezko Idaz Luma saria Ramon Saizarbitoria euskal idazlearentzat izan da aurten. Euskal literatura eta nobelagintza  saritzen dituen azokako 51.edizio honetan Saizarbitoriak urteetan zehar egindako lana goraipatu nahi izan dute, Egunero hasten delako eta 100 metro nobelak nabarmenduz. Pertsonaien psikolgia, harreman motak eta […]