Bilboko Liburu Azokak Foru Aldundiarekin batera banatzen duen Urrezko Idaz Luma saria Ramon Saizarbitoria euskal idazlearentzat izan da aurten. Euskal literatura eta nobelagintza saritzen dituen azokako 51.edizio honetan Saizarbitoriak urteetan zehar egindako lana goraipatu nahi izan dute, Egunero hasten delako eta 100 metro nobelak nabarmenduz. Pertsonaien psikolgia, harreman motak eta maitasuna; horretan maisu lagun dela adierazi du Iñaki Aldekoa euskal idazleak. Saizarbitoriak, berriz, saria jaso eta batera, liburu saltzailearen rola goraipatu du. Saltzailea edo, “libururaria”, akaso.
Deskargatu hemen