Marketin eta 3Dko ziloetako ikasleek Birziklaon proiektuari ekin diote Bilboko udalarekin batera. Helburua, murriztea, berrerabiltzea eta birziklapenaren aldeko apustua egitea dela adierazi dute antolatzaileek. Horretarako, antolatutako ekintzen artean, Instagramerako challenge bat sortu dute gazteek 24 ordu plastikorik gabe egotea zer den ikusi, eta hausnartzeko. Eragin soziala duen kanpaina hau BBK […]

Deck Backderf (ez)izeneko komikilariak egindako Basura nobela grafikoak -Astiberrik argitaratua- inspiratu gintuen etxeko hondakinak, zarama, nola kudeatzen dugun jorratzeko. Europan AEBetan baino finoago gabiltza eta Gipuzkoan Bizkaian baino hobeto, baina asko dago egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-003-Hondakinak.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Traka Matraka proiektua ezagutu dugu, musika, birziklapena eta aniztasuna batzen dituen ekimena da. Jon Urrutia musikariak martxan jarri du, birziklatutako objektuekin musika tresnak egin eta tailerrak ematen dituzte. Helburu argiak dituzte musika tresnen funtzionamendua eta erabilera ezagutu eta ulertu; intuizio eta praktikaren bitartez, musika ulertu. Birziklaturiko etxeko gauzekin […]

Lander Etxebarria zinegotziaren ustez, Bilboko udalak ez dauka inolako konpromisorik birziklapenarekin, eta frogatzeko adibide batzuk jarri ditu. Gero, OihuK okupazio feministaren egozte arriskua, Askapenako bost kideren aurkako epaiketa eta Artxandako funikularrak dituen segurtasun arazoak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151021landeretxebarria.mp3 Deskargatu hemen