Kirol zein Eskirol izan, gaurkoan zuhaitz enborraen gaineko ibilaldi trebea egin dugu. Nasapuntakoan aritu gara, gantzez igurtzitako Kukaña jolasean. Kevinth Cardona ondarrutarrak ekarri digu joko-jolas tradizional zein mundutarraren berri, EHko txapeldun handi.
Era berean, Eskirol mundua deskubritu dugu Ane Zabalaren ahotan; zinemaren kirola, kirolaren zinema. Gaurkoan zuri-belgtzezko klasikoa: The Hustler
Aerobik irakasleen jarduna, Maite Sarassolaren bertsoak eta Bittor Beaskoetxearen kronika; musika, berba…
Potto egitearen graziak batu gaitu berriz ere Bilbo Hirian, eta bertso freskoak ekarri ditugu zuen buru-belarrien gozagarri. Sakana aldea izan dugu jomuga, Euskal Herriaren erdigunea. Abuztuaren hasieran Bakaikuko barnetegian izandako bertso-afariaren kantu aukeratuak dira gaurko protagonistak: Sustrai Colina eta Idoia Granizo izan ziren ohorezko gonbidatu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241022_potto_bakaikutik.mp3 Deskargatu hemen.