Zientzia Azoka Ikertzaile gazteen topaketan jendetza batu zen

Aurreikusita zegoen moduan, eguerdian eman zitzaion hasiera Elhuyar Zientzia Azoka 2108ri, irekiera ofizialarekin. Ehuka gazte zenbiltza Plaza Berriko arkupeetan euren proiektuen mahaietan. Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka 12-18 urteko ikasleek egindako proiektu zientifikoen azoka da. Helburua, berriz, gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da. Ikasleek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifiko eta teknologikoak (90 proiektu) aurkeztuko dira jendaurrean Larunbatean.

Zientzia Azoka  lehendabiziko gonbidatua Arantxa Bodego EHUko irakasle eta geologoa. Planeten esplorazio geologikoa nola egiten ari den azaldu digu, baita berak parte hartu duen “Lurraren Bidean” dokumentala aipatu digu. Aranzadi elkartearekin batera Euskal Herriko geologia inguruko dokumentala egin dute.

Zientzia azokako eremu profesionalean Ingeniaritza eskolako ikasleak izan dira. Sabin Zarrandikoetxea izan da gurekin, bere taldeak 1Formulakoa dirudien autoa ekarri du, ikasleek beraiek hutsetik abiarazitako proiektu baten emaitza. Ingeniaritza ikasten ari diren 40 lagun dira EHUko Formula Student Bizkaia taldean.

Aurten Zientzia azokan parte hartu diten ikasleak Nazio Batuen 2030 Agendaren barruan, Garapen Iraunkorreko helburuei jarraiki lanak antolatzea izan da. Helburu horiek jarraiki giza garapen jasangarriago bultzatzeko balioak garatu, landu eta jarraitzea izan da aurtengo ekarpena.  Unesco etxearekin elkarlanean egin dute eta Monika Vazquezek eman dizkigu azalpenak.

Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatetik “El iceberg digital machista” Estibaliz Linares ikerlea eta proiektuaren egile izan dugu, berarekin  Iratxe Aristegi irakaslea hurbildu da, Deustuko unibertsitatearen izenean.

Gazteentzako zientzia-bizipenen labe giza aurkezten da Bizilabe. Gazteentzako zuzendutako ikerketa zentroa, Elhuyarrek sustatutako ekimena dugu. 10 urtetik 19 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta bertan gazteek proiektuak eta esperimentuak egiten dituzte beren kasa, behar denean laguntza jasota., Andrea Guridi Bizilabeko koordinatzailea eta Victor Markiada gaztea izan dira gurean.

Nora eta Izaro ditugu gurekin orain, familia proiektu moduan ari dira parte hartzen Zientzia Azoka honetan eta Etiopiako Wukro herrian dagoen ur edangarri falta konpontzeko asmoa duen proiektua garatzen ari dira neba-arreba eta lehengusu-lehengusina artean.

Telekomunikazioa ingeniaritza ere izan du txokoa zientzia azokan, Zuntz optikoaren abantailak azaldu dizkigu Jaime Jimenez Ehuko telekomunikazio ingeniaritza fakultateko irakasleak .

Maider Etxezarraga, Olatz Fernandez eta Arantza Berasategi etorri zaizkigu Lauaxeta ikastolatik 2. DBHko ikasleak dira eta haurrengan dislexia leuntzeko sistema baten ikerketan dabiltza.

Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolatik Leire, Jone eta Ekaitz hurbildu zaizkigu. DBHko ikasleak dira eta Ballonti errekaren kutsadura nola neurtu duten azaldu digute. Bide batez, maiatzaren 27an izango den Ibilaldia Santurtzin izango dela gogoratu digute.

Asier Jauregi eta Iñigo Lopez, Bilboko Unamuno institutuko batxillergoko 1. mailako ikasleak dira eta kaletik musika entzuten zoazela, zure inguruan dauden arriskuak detektatu eta entzungailuen bolumena jaisteko gai diren sentsoreak garatu dituzte.

Saioa osoa hemen entzungai.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GOMUTAN: "Ai, Ai, Ai, mutilak" euskal ereserkia Bilbon

al. Api 23 , 2018
XIX mendean kantu batek ereserki kategoria lortu zuen euskaldunon artean. “Ai,ai, ai mutilak” karlisten gerra kantu lez jaio ei zen baina jatorri gerlazale horretatik, XIX. mendeko musika arrakastarik handiena bilakatu zen gurean, Gernikako Arbola baino lehenago euskaldunen ikur eta ereserki bihurtu arte. Bilbon sarritan kantatu eta entzun zuten. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180423_Gomutan42.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak