Apirileko #NikEtxeanEsperimentuak ekimenaren arrakastaren ostean, Elhuyarrek maiatzerako egutegia prestatu du eta lau astetako zientzia eta teknologia erronkak proposatuko ditu. Irudimena eta neuronak astinduko dituzte erronkek. Leire Ferrok ekarri dizkigu maiatzeko erronken argibideak. Gainera zientzalari gazteekin solasaldiak egingo dituzte. Maiatzeko egutegian, plan berezia proposatu da ostiraletarako. Izan ere, bizitza errealean zientziaren eta teknologiaren munduan lanean ari den ikertzaile batekin egingo da hitzordua,ikertzailea bera eta bere jarduna gertutik ezagutzeko, eta, profesionalak ezagutuz, gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna indartzeko.
Inarmazioa hemen: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu
Deskargatu hemen.