HIZPIDEA: Ninbe Moreno, ingurugiroa babesteko birziklatzea inposatu beharraz

Hizpidea magazinearen hasieran Ninbe Moreno Uriolako kazetaria izan dugu gurekin. Ninbek bi gai jorratu ditu: alde batetik, azkenean Bilboko Udalak plazatxo bati Yolanda Gonzalez zenaren izena jarriko diola BVEk erahildakoari. Bestetik, Ninbek, amaitu berri den 2015 azken 136 urteotako urterik beroena izan dela aipatu du, eta beroketa globalaren aurrean birziklatzearen ezinbestekotasuna gizartean zabaltzeko dauden zailtasunez jardun du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Donostia 2016, zer da kultura eta zer hirigintza? (Argia, 2492. zenbakia)

lr. Urt 23 , 2016
Aste honetako Argia astekariaren azalean Donostia 2016: zer da kultura eta zer hirigintza? irakurtzen dugu, izan ere, Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez, erreportaia nagusian Kultura kontsentsua eta dudak azaleratu dira eta Donostiako kultura hiriburutzari egiten zaizkion kritikak azaleratu dira. Horrez gain, Break Mikel Ayestaran erreportariari egindako elkarrizketa eta erregimen fiskalaren […]

Honekin lotuak