KIROL ALA ESKIROL? Kolpeak jaso ala eman? Galdera guztiek behar omen dute erantzunik, baina gaurkoan ez ditugu erantzunak hedatuko. Bakoitzak, berea. Pello Gutierrez boxeolari zornotzarra izan da gurean gonbidatu: boxeolari eta psikologian ikerlari, bikote santua. Ane Zabala lankideak Paulino Uzkudun “Urtain” izandakoaren inguruan taularatu duten antzerki-ikuskizuna ekarri digu; Danel Abando […]

Boxeoa, borroka, jiu-jitsua, kimonoa, ring, crotchet… Halako berba handien artean ibili gara igerian, ito barik, gaurko KIROL ESKIROL saioan. Naiomi Matthews, Maider Prieto, Ibon Larrinaga… Izen handiak, gaur egungo borroka munduan! Ramon Vila izan da estudioan GURE jarduna elikatzen; biba borroka librea! GORA GURE borrokalariak! https://bilbohiria.com/docs2/2021/kirolEskirol/210518_kirol_eskirol_05.mp3 Deskargatu hemen.

Piztu da piztia, eta Bilbo Hiria irratian abian dugu kirol irratsaioa. Gaurko saioan, asteburuan izandako kirol notiziak zabaldu ditugu: boxeoa, furgola, saskibaloia, arrauna, eskupilota… Horretarako, lantalde handia jarri dugu martxan: Vitor Beaskoetxea, Iker Gurrutxaga eta Unai Mendiburu, kronika propioak egiten; Jone Fernandez, Jon Joseba Renteria eta Erlantz Ibargurengoitia, mikrofonoan eta […]