Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak enpresa-batzordeen 15000 atxikimendu baino gehiago jaso ditu eta 100 mobilizazio baino gehiago deitu dituzte egun horretarako. ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek azaroaren 30eko greba feminista orokorrarekin bat egingo dute. Bilbon, goizeko mobilizazio nagusia 12:00etan egingo da udaletxe parean; arratsaldeko manifestazioa berriz, […]