Danele Sarriugarte idazlea dugu gurekin, literaturan dagoeneko hirugarren lana argitaratu du. Erraiak eta Azala erre ondoren, oraingoan Consonni argitaletxearen eskutik plazaratu du Beste Zerbait. Itzultzailea ere bada eta asko dira euskarara ekarritako lanak. Eleberria “queer eta mutantea” bezala aurkeztu dute, erresistentzia ariketa literario gisa, eta txatal desberdinen bidez ahots ugari […]

Bilboko Udalak ostegunean Zorrotzan kokatutako Lancor eta Consonni pabiloiak hustu zituen, eta ostiraletik eraisten hasi dira. Desalojoaren ondorioz, 80 pertsona baino gehiago etxerik gabe geratu dira. Egoera salatzeko, Erribera Harrera eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteek elkarretaratzea antolatu zuten larunbatean. Argi utzi dute ez dutela bizi nahi gizarte-arazoak konpontzeko bide bakarrak […]

Consonni argitaletxeak Alhondigako bi urteko egonaldia bihar amaituko du zuzeneko irrati showa eginez. Consonnik #consonniradioconAz irratia sortu du, eta hitzarekin eta irratiarekin esperimentuak egin ditu, kultura kritikoa zabalduz. Egonaldi-amaiera hori dela eta, Azkuna Zentroak eta consonnik, emakume sortzaileen topaketa bat antolatu dute, arte garaikidea eta literatura harremanetan jartzeko, feminismoak bide-orri […]

Gaurko Piperpolis saioan Egile eskubideak eta jabetza intelektuala izango dugu hizpide. Aurreko astean Consonni ekoizpen etxeak Azkuna Zentroan antolatutako irrati saioa izango dugu entzungai. Jabetza intelektualari eta praktika artistikoei buruz. Saioa Alicia San Juan  esatariak gidatuko du, Alberto de la Hozekin batera alde teknikoan. Leire Palaciosek ahotsa jarriko die publikoak planteatutako galdera eta […]