Consonni argitaletxeak Alhondigako bi urteko egonaldia bihar amaituko du zuzeneko irrati showa eginez. Consonnik #consonniradioconAz irratia sortu du, eta hitzarekin eta irratiarekin esperimentuak egin ditu, kultura kritikoa zabalduz. Egonaldi-amaiera hori dela eta, Azkuna Zentroak eta consonnik, emakume sortzaileen topaketa bat antolatu dute, arte garaikidea eta literatura harremanetan jartzeko, feminismoak bide-orri gisa eta irratia transmisore gisa hartuta. Maria Murek ekarri dizkigu gaurko ekitaldiaren inguruko xehetasunak.
Mondragon unibertsitatean Mercedes Sánchez Sáinz Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak bideratuko du Queer pedagogiak. Zer dakarkiote hezkidetzari? Jardunaldia, Bihar Hika ateneoan izango da topaketa, Amelia Barquín irakasleak ekarri dizkigu xehetasunak. Orain arte gizartean eta hezkuntzan baztertuak eta ikusezin bihurtuak izan diren identitateak erreibindikatzea proposatzen dute queer pedagogiek. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200124_queer_pedagogiak.mp3 Deskargatu […]