Bilboko Udalak ostegunean Zorrotzan kokatutako Lancor eta Consonni pabiloiak hustu zituen, eta ostiraletik eraisten hasi dira. Desalojoaren ondorioz, 80 pertsona baino gehiago etxerik gabe geratu dira. Egoera salatzeko, Erribera Harrera eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteek elkarretaratzea antolatu zuten larunbatean. Argi utzi dute ez dutela bizi nahi gizarte-arazoak konpontzeko bide bakarrak bazterketa eta polizia zein bestelako errepresioa den tokian, ezta horrelako hiri batean.
Guggenheim Urdaibai Stop plataformak amaitutzat eman du duela aste batzuk Mediterranean Alliance for Wetlands elkartearekin batera hasitako kanpaina. Zientzia-munduko 300 ikertzailek baino gehiagok sinatu dute manifestu hori Arantza Adezabal Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria da, Biologian doktorea, eta sinatzaileetako bat ere bada. Berarekin solasean aritu gara biodibertsitateak duen garrantziaz, manifestuaren helburu […]