Bilboko Udalak ‘Zaindu dezagun Bilbo’ sentsibilizazio-kanpaina jarri du abian, herritarrak hondakinak behar bezala kudeatzearen garrantziaz kontzientziatzeko eta, bereziki, altzariak, koltxoiak eta tamaina handiko bestelako objektuak bide publikoan ez uzteko. Udalak azaldu duenez, edukiontzien ondoan objektuak uztea debekatutako praktika da, eta eragozpenak sortzen ditu auzokideentzat, hondakinen bilketa eta garbiketa-lanak zailtzen ditu […]
