Euskalgunean umeak dira nagusi jaietako goizetan; helduentzako eskaintza zabaltzeko, ‘Vermouth sessions’ antolatu dituzte. Txori Barrote, Hau Pittu hau eta Eguzkizale konpartsak osatzen dute euskalgunea. Jaiak euskaraz, ekologiatik eta elkartasunetik bizitzeko gonbita luzatu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190819_Euskalgunea.mp3 Deskargatu hemen.

Eguzkizale konpartsa 1989an sortu zen, helburu argiarekin jaiak ikuspuntu ekologista batetik lantzeko. Urte guzti hauetan horretan saiatu dira eta aipatzekoa da txosna apaintzeko birziklatutako gauzekin egiten dute. Marta eguzkizale konpartsako laguna batu zaigu saiora. Gainera aurten Maritxu jaia antolatu dute. Canabisaren inguruko hausnarketa pizteko asmoz, azoka eta hitzaldi eta mahai […]