Excite izeneko webguneak kaleratu duen inkestaren arabera, Eibar da estatuko bosgarren hiririk zatarrena. Gai honen bueltan mintzatu gara Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. Hirien neurgailua hirien marka lehiakortasunaren baitan ulertu behar dugu adierazi digu. Ferietan produktu ekologikoak saltzen diren bezala, turismoa bultzatzeko ferietan hiriak sortzen dira. Hirien zerrenda hauek egiteko helburuaren atzetik  […]

Sergi Enrich eta Andoni Luna Eibarko futbol taldeko jokalarien bideo sexuala dela eta hedabideak emandako trataera aztertu dugu Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikerlariarekin. Lerroburuak aztertzeaz gain futbolarien prentsa oharra ere aztertu du eta irain arrazista eta matxistak erabili dituztela azaldu digu. Bestetik gogora ekarri dizkigu horrelako beste kasu batzuk. […]

Eibarren pasa den astean egindakoari errepasoa eginez hasi da Idoia Torregarai UEUko Komunikazio arduraduna. Gero, bihartik aurrera Baionan izango diren bost ikastaro azaldu du. Eta datorren astean, ekuatorea gainditu bezain pronto, Udako Ikastaroak Eibarrera joango dira berriro. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150707solasidoiatorregarai.mp3 Deskargatu hemen.