Ekologismoaren hastapenetan koka dezakegu historian kontserbazionismoa edo basabizitzaren babeserako mugimendua. Hegaztien babesa, lehenengo natura erreserbak. Gune natural babestuen aldeko mugimendua XIX. mendean hasi zen, goiko klaseetako europar filantropo zenbaiten eskutik. Royal Society for the Protection of Birds izan zen lehenengoa, Ingalaterran 1889an sortua, eta WWF da egun arlo horretako elkarteen […]

Klima aldaketa eta krisi ekologikoaren negazionistak eta eszeptikoak sasoi txarrean daude. Haizeteak, lurrikarak, suteak eta bestelak eskandalu ekologikoak nonahi ari dira agertzen. Kolapsoa noiz izango da? Hori ez da galdera. Egon badago, Sirian, Libian, Haitin eta Kalkutan. Milioak dira “iheslari ambientalak”  munduan zehar. Gure zibilizazio industiralak ez dut etorkizunik, kolapsora […]

Asfaltoaren azpian letxugak daude, edo egon daitezke! gero eta zabalagoa eta ohikoagoa da hirietan ortugintza praktikatzea, gehienetan zaletasun moduan, baina baita nolabaiteko asmo politikoarekin ere. Fenomenoari erreparatzen diogu dituen ertz guztiak aztertu asmoz.. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-019-hiri_ortugintza.mp3 Deskargatu hemen.

Oso barneratua dugu hazkundearen mitoa, hots, hazkunde ekonomiko mugagabea sustatu, ondo bizi ahal izateko. Baina errealitatean Ama Lurrak ematen dizkigun baliabideei loturik bizi gara… eta horiek ez dira mugagabeak. Desazkundearen utopia bere barnena atal asko ditu kontzeptu obus edo lehergarri bat, proposamen politiko-sozialak eta  eguneroko praktikan manifestatzen den mugimendu soziala. […]

Gaurkoan Josuk, Sodupen antolatutako Harley Egunaren inguruko haunarketa ekarri digu. Harley Davidsonen inguruan, motorren zarata eta kutsadura tartean, gizonezkoak protagonista diren kultura arrotza dela azpimarratu du, AEBetatik ekarria. Kasu honetan, motorrak espazio publikoaz jabetzen dira, balio matxista eta indibidualistak goresten dira eta, ebentoen kulturaren sukarran murgilduta dauden instituzioek,  irizpide ekologikorik […]

Natura eta Ama Lurraren babesean aritzea ez da debaldekoa. Herri taldeak eta indigenak lurren okupazioa, azpiegitura erraldoiak, proiektu hidrologikoak eta urtegiak, oihanen deforestazioa eta bestelako erasoak salatzen eta mobilizazioak prestatzen dituztenean Estatuen partetik eta korporazio transnazionalek ordaindutako talde paramilitarren aldetik ere errepresioa sufritzen ari dira mundu zabalean. David eta Goliath-en […]

Ez frantsesek udala deitzeko erabiltzen duten hitza, ez eta Arratian asientuen eseritzeko erabiltzen duten gela ere; komunak, danonak eta ez inorenak diren gauzak, produktuak, lursailak, prozedurak jakintzak… dira. Oso ezbai eta hausnarketa interesgarriak daude kontzeptu iradokikor honen inguruan. Ekologismoa, nolabait, komunak defendatzeko eta euren pribatizazioa oztopatzeko gizarte mugimendua da. Argazkia:  […]

Burujabetza energetikoa herritarren boterea errebindikatzen du, energiaren produkzio eta banaketaren sistema kontratatzeko, energia oinarrizko giza-eskubide bat baita, espekulazio eta pilatze logikatik kanpo egon behar dena. Aldaketa klimatikoa eta energia krisiaren aurrean burujabetza energetikoa ezinbesteko tresna dugu norabidea aldatzeko mundu osoko komunitateetan. Gizarte bakoitzak, herrialde bakoitzak bere bide berekoa du energia […]

“Errezagoa dugu munduaren bukaera irudikatzea, kapitalismoarena baino”, esan omen zuen Frederic Jameson, Ipar Amerikako  filosofo marxistak. Eta ez zaio arrazoirik falta gure aburuz. Garapen sustengarriaren leloa agorturik, ekonomia edo kapitalismo berdea asmatu berri dute irtenbidetzat. Natura eta bere zikloak kapital berriak bihurtuz, naturaren prozesu ekosistemikoak ere finantziarizazioan eta merkatal dinamiketan […]

Ed Abbey idazle iparmerikarraren nobela batetik abitzen gara –The Monkey Wrench Gang– munduan zehar ekologia eta naturaren aldeko sabotaia-praktiken zehar gure begirada zabaltzeko: AEBetan Abbey-ren western kontrakulturalak Earth First! izeneko taldearen sorrera ekarri zuen, Europan zehar ohikoak dira elfoen (Earth Liberation Front) ekintzak, Euskal Herrian Itoizko solidarioek egin zuten ekintza […]