Kirol ala Eskirol izan, ondo etorri. Ordubeteko tartea duzu, auto elektrikoen burrunba ixilean. Mungia BHI eskolakoen proiektua ezagutuko dugu, Joseba Urazurrutiaren ahotan; ikasle-irakasle taldeek EUSKELEC txapelketa dute maiatza bukaeran. Eskolan diseinatutako eta eraikitako auto elektrikoarekin txapelketa handia jomuga! Maite Sarasola, Aerobik irakasleak, Bittor, musika ederra… On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240509_kirol_eskirol_motor_elektrikoa.mp3 Deskargatu hemen.

Ertzaintzak asteartean hustu zuen Otxandategiko eremua; ekintzaileak Berangoko lurrak uztera behartu diztuzte. Ilargi Otxantegi Herri Lurreko kidea izan dugu telefonoaren beste aldean, eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago. Gainera, bertsotan agurtzera animatu da.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240510_ilargi_otxantegiko_kanporatzea.mp3 Deskargatu hemen.

“Students for Gaza” mugimenduarekin bat egin dute Euskal Herriko Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek. Ikasle Abertzaleek, Ikamak, Ernai antolakundeak eta LAB sindikatuak deitutako mobilizazioekin, hamarnaka ikaslek egin dute bat. Ekiñe Tolosa Ernai gazte antolakundeko kideak eman dizkigu xehetasun gehiago. Argi utzi du datorren astean, agian, berriro antolatuko dituztela kanpandiak. […]