Gurasotasunean aholkularia da Nahia Alkorta, eta amatasun feministei buruz hausnartzeko podcast baten sortzailea, Ama(T)Asunak. Alabaina, bere lehenengo erditzean bizi izan zuen indarkeria obstetrikoa salatzeko eman duen borroka judizialaren ondorioz izan da albiste azken urteotan. Nazio Batuen Erakundeak Espainiako Estatua zigortu du Alkorta ez babestu izanagatik. Mi parto robado saiakera autobiografikoan jaso du esperientzia.
Pikara Magazinek eta Bira kulturguneak elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. June Fernandez kazetariak aurrez aurre solaskideekin dituen elkarrizketak dira urdin elektrikoaren muina. Feminismotik hainbat sortzaile elkarrizketatu ditu. June Fernandezekin hizketan. Solasaren ondoren, Celeste Agüero musikariaren ahotsaz gozatzeko aukera izan dugu.
Deskargatu hemen.

