Olatukoop asteon ARGIA astekarian

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Olatukoop, izan ere, aurten bete ditu hamar urte ekonomia sozial eraldatzailea oinarri duen kooperatibak. Bestalde, Ghayath Almadhoun poeta palestinarraren elkarrizketa ere ekarri dugu; egun Alemanian bizi da eta bere poesiak ia 30 hizkuntzatzan itzuli dira. Bukatzeko, Iruñeko pastorala; bigarren saioa egingo dute igande honetan. Eta aurtengo pertsonaia izan dute abiapuntu: Julia Fernandez Zabaleta.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hego Euskal Herriko ikasleak mobilizazioak egiten hasi dira Palestinarekin elkartasuna adierazteko

ol. Mai 10 , 2024
“Students for Gaza” mugimenduarekin bat egin dute Euskal Herriko Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek. Ikasle Abertzaleek, Ikamak, Ernai antolakundeak eta LAB sindikatuak deitutako mobilizazioekin, hamarnaka ikaslek egin dute bat. Ekiñe Tolosa Ernai gazte antolakundeko kideak eman dizkigu xehetasun gehiago. Argi utzi du datorren astean, agian, berriro antolatuko dituztela kanpandiak. […]

Honekin lotuak