ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Olatukoop, izan ere, aurten bete ditu hamar urte ekonomia sozial eraldatzailea oinarri duen kooperatibak. Bestalde, Ghayath Almadhoun poeta palestinarraren elkarrizketa ere ekarri dugu; egun Alemanian bizi da eta bere poesiak ia 30 hizkuntzatzan itzuli dira. Bukatzeko, Iruñeko pastorala; bigarren saioa egingo dute […]

Duela astebete kaleratu zuen talde bermeotarrak “Inertzia” abestia, urtarrilean kaleratu zuten “Estali Nituen” abestiaren segida. Unai Irisarrik eta Iker Etxebarriak osatu zuten taldea 2015. urtean eta segidan batu zitzaizkien Iñaki Olondo eta Jon Andoni Juez. Bi abesti berriak EP batean batu dituzte eta jada kontzertuak egiten hasi dira, hurrengoa maiatzaren […]

Euskal Herriko mugimendu ekologistak krisi ekosozialari aurre egiteko”Jauzi Ekosoziala” eragilea aurkeztu dute asteburuan. Hodei Rodriguez kideak eman dizkigu eragilearen nondik norako gehiago. Azaldu digu, prozesu luze baten ondorioa izan dela eragilearen sorrera eta beso zabalik jasoko dutela taldera batu nahi duen edonor. Gaineratu du laster ekintzekin hasiko direla eta lehena […]