Ezkerreko begiradatik, ekosozialismoaren hazia ezarri du ekologismo sozialak. Kontserbazionismoak eremuak banatzea eta ekologismo espiritualak naturaren sakralizazioa proposatzen zuen bitartean, ekologismo sozialak natura eta gizartea batera modu orekatuan egotea proposatzen du, eremuen erabateko banaketa fisikorik gabe baina naturak giza garapenaren mendekotasunik pairatu gabe. Gure arteko harremanak justizia sozialaren ikuspegi etiko baten […]

2014an Genevan eta 2015an Madrilen egin ziren topaketei jarraipena emango diete Bilbon, aste bukaera honetan, Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialisten bitartez. Egungo erronka ekosozialen aurrean, alternatibak eraikitzeko xedearekin, behin behinean, 160 atxikimendu lortu ditu Bilboko ekimenak eta, 300 lagunek ziurtatu dute jada parte-hartzea. Topaketak ezagutzeko Marije Etxebarria Steilas sindikatuko kidea izan da […]