Bertol Arrietak Gezurra berdaderoa izenburua duen nobela aurkeztu digu.  Nobelak Koldoren gorabeherak kontatzen dizkigu, lehen pertsonan. Egun batetik bestera, 44 urteekin, Koldok guztia galtzen du eta zerotik hasi behar du, pizzak banatzen hasi behar du lanean eta elkarbanatutako pisu batean bizitzen, eta covid-19aren ondorioz ezarritako konfinamendua pairatzen ere.  Horixe da […]

1

“Bekatorosak”  liburu grafikoa Dom Campistron argitaratu berri duen liburua dugu gaurkoan bidelagun izango dugu Bilbo hiria irratian. Zazpi maitasun eta borroka istorioren lekukotza eta aitortza, baita homofobiaren aurkako aldarria bada liburua. Zazpi testigantza, zazpi elkarrizketa izenik gabe, adin ezberdinak dituzte, 50 urtetik gora ditu zaharrenak eta gazteenak 24 urte. Nafarroa […]

Garen Hori euskal balioen inguruan hausnartzeko eginiko liburua dugu Ana Urkizak eginikoa 16 sortzaileren hausnarketak jaso ditu. Zein dira euskal balioak, halakorik baldin badago? Zerk egiten gaitu Gu, eta nola uztartzen da izate kolektibo hori gutako bakoitzarekin? Ba al dugu euskal nortasunik eta nortasun horri dagokion markarik, irudirik? Eta zein […]

Gaurkoan Herri hura liburua izan dugu mintzagai Maialen Diaz Urrizarekin. Donostia hiriko  kutxa literatur saria jaso zuen eta orain Elkar argitaletxeak kaleratu du. Bernardok eta Abeliñek, istorio honetako protagonistek, irudimenean baino gertatzen ez den elkartze bat antzeztuko dute. Bernardok azentu amerikarraz hitz egingo dio euskaraz Abeliñeri; Abeliñeren euskarari gaztelaniaren doinua […]

1

Hilabete batzuk dira gure eskuetara iritsi zela Mikel Ayllonen Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburua. Mesanotxean zain egon da, izenburu iradokitzaileak azkenean harrapatu gaitu eta irentsi dugu. Ipuin liburua dugu, 2020an Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazitakoa eta, horren inguruan mintzatzeko Mikel Ayllon bera izan da gurekin. Sei kontakizun batu ditu […]

1

Mendiko gaitza Idoia Garzesen helduentzako lehen eleberria dugu. Agustin Zubikarai beka jaso zuen aurreko urtean eta orain argitaratu du elkar argitaletxeak. Arlet Anaut protagonistak Osinbeltz mendian jasotako txartelari erantzungo dio, baina ondorioa inoiz espero gabekoa izango da, polizia agertuko baitzaio etxean dagoeneko ia ahaztuta zuen gutun horren inguruan galdezka Osinbeltz […]