Irudimena eta irakurzaletasuna sustatzeko, abian da 18. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa

Gaurkoan, sormena eta irudimena pizten dituen proposamen bat ekarri dugu gure uhinetara. Izan ere, Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duen Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 18. edizioa abian da jada, eta haur eta gazteei zuzendutako ekimen honek badu helburu argia: irakurzaletasuna sustatzea eta sortzeko grina elikatzea.Lehiaketak aukera ematen die parte-hartzaileei irudietatik istorioak sortzeko, edo alderantziz, istorioak irudikatzeko. Horrela, marrazkia, literatura eta irudimena eskutik helduta doaz, gaztetxoen sormen gaitasuna lantzeko bide eder batean.

Adinaren arabera banatutako kategorietan, haurrek eta gazteek hainbat erronka dituzte aurrean: Txilikuk idatzitako ipuin bat ilustratzea, Iñaki Holgadok sortutako irudi batetik abiatuta ipuin bat osatzea edo komiki bat sortzea, besteak beste. Proposamenak anitzak dira, baina guztiek dute oinarri bera: euskaraz sortzea eta gozatzea. Lanek apirilaren 15era arte aurkezteko epea dute, beraz, oraindik bada denbora ideiak paperean jartzeko, koloreei forma emateko eta istorio berriak asmatzeko. Gaurkoan, lehiaketaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko, gurekin izan dugu Elkar Fundazioko Borja Goitia, eta berarekin hitz egin dugu ekimen honen helburuez, parte hartzeko moduez eta sormenak haur eta gazteen garapenean duen garrantziaz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Martin Luther King eta Vietnam

lr. Api 4 , 2026
Gaurkoa bezalako egun batez, egin zuen Martin Luther King-ek Vietnamgo gerraren aurkako aldarria. 1967ko apirilaren 4a zen. Amerikako Estatu Batuetako afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko ekintzaile garrantzitsuena zen ordurako Martin Luther King Jr. predikari baptista, 1964an Bakearen Nobel Saria eskuratutakoa. Egun hartan bere diskurtsorik garrantzitsuenetakoa eman zuen New Yorkeko Riverside elizan, […]

Honekin lotuak