Hilaren 15ean onartu zuten Emakume Baserritarraren Estatutua Gasteizko Legebiltzarrean eta EHNE sindikatuak berere ezadostasuna adierazi zuen. Alazne Intxausperen ustez, Estatutu horrek bere alde onak eta txarrak ditu, baina edozein kasutan orain garrantzitsuena berau praktikan jartzea izango da, baserritarra eta EHNE Bizkaia sindikatuko kide honen iritiz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151020solasalazneintxauspe.mp3  Deskargatu hemen  

Alianzo enpresak Euskal Quiz aplikazioa atera berri du, EAEko lehendakari edo zure udalerriko alkate birtual bihurtuko zaituen jolasa. Horrez gain, Jabi Asurmendik Gabiltza, aipatu du, emakume aditu eta arituen lana ikusarazteko datu basea. Bukatzeko, Twitterren hiru ezaugarri berri aipatu dizkigu Jabik (argazkia: Oarsoaldeko Hitza). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150618solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen

Gaur Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu atal honetan. Emakumea hizpide duten hainbat ekitaldi antolatu dituzte hilabete honetarako: film proiekzioak, eztabaidak, bertso-gosaria… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasaitziberolabarria.mp3 Deskargatu hemen

Eusko Jaurlaritzak atera berria eta EHNE-Bizkaiko hainbat emakumek aztertu dutena. Malu Egiluzen ustez, Estatutu hori zaharkituta dago, eta horrexegatik hainbat alegazio aurkeztuko dizkiote: besteak beste, lan denbora, titulartasuna, Gizarte Aseguntzaren ingurukoak, emakumeen ordezkaritza, eskubide sozialak eta puntu gehioagori buruzkoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150317solasmaluegiluz.mp3  Deskargatu hemen