Elena Lopez de Agirrek argitaratu berri duen Neskatxa maite: 25 mujeres que la música vasca no debería olvidar liburuaren berri ekarri digu gaurkoan Alvaro Hilario kazetariak. Euskal musikan emakumeen presentziaren kronika hau ez da Elenaren lehena, aurretik Potato: la utopía de una Euskadi Tropikal, Hertzainak, La confesion radical, Del txistu a la telecaster, crónica del rock vasco (Aianai, 1995) eta Historia del rock vasco: edozein herriko jaixetan argitaratuak baititu. Horrekin batera, Hilariok gaur hasiko den Bilboko 45. Liburu Azoka, eta bihar izango den Joseba Sarrionandia idazlearen narrazioen irakurraldi etengabea aipatu ditu.
Honekin lotuak
-
2024/10/29
“IZAR” Albina Stardusten lan berria