BEHIALAKO EGUN BATEZ: Txomin Agirre jaio zen

Gaurkoa bezalako egun batez sortu zen Ondarroan (1864ko maiatzaren 4an) Txomin Agirre Badiola euskal idazle eta apaiza. Askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea izan zen Agirre. Bere lan nagusiak Kresala (bizkaieraz) eta Garoa (gipuzkeraz) dira. Ondarroan jaioa, ama bertakoa eta aita Mutrikuar arotza, familia xume baten magalean hazi zen. Apaiz moduan Zumaian aritu eta bertan bizi izan zen 1920an hil zen arte. Euskal gaiekiko ardura handia erakutsi zuen; garaiko euskararen inguruko hainbat tirabirek, hala nola bizkaierazale eta gipuzkerazaleen artekoak, hizkuntzari kalte besterik egiten ez zioten ustekoa zen, eta beti iritziak bateratzearen alde agertu zen. Eusko Ikaskuntzako kide eta, bertan sortutako Euskaltzaindiako kide ere izan zen Txomin Agirre.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusian 42 bertsolarik kantatuko dute

az. Mai 4 , 2022
Txapelketa Nagusian izena eman duten bertsolarien zerrenda eman du Bertsozale Elkarteak. Maialen Lujanbio txapelduna eta beste bost finalista lehian izango dira. Igor Elortza eta Aitor Sarriegik iragarria zuten uztea. Txartela bazutenetatik, plazan gehien dabiltzan bertsolari gehienak ere txapelketan izango dira. Jon Maia, Etxahun Lekue eta Odei Barroso, besteak beste, ez […]

Honekin lotuak