Bilbo Hirian irratian aireratu dugu beste saio bat. Oraingoan lehen-oraina salto eginda, 2021-2022 urteak uztartu ditugu. 2021eko azaroaren 28an, Lemoizen izan zen bertso-jaialdia eskaini dugu, kantuan izan ziren: Sustrai Colina, Perú Vidal, Nerea Elustondo eta Etxahun Lekue; gai-jartzaile lanetan, Jagoba Pereda. “Delorean” auto partikularra hartu eta 2022ko otsailean, Agate delakoaren bezperan, kopla-kantari izan ziren Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak, eta Enare Muniategi eta Mikel Retolaza batu zitzaizkien kantuan. Egun horretako aukeraketa diktatoriala ere, entzungai + Unai Mendibururi egindako elkarrizketa (Abra sariketaren XXI. edizioa) + Musika…
Deskargatu hemen.