Potto, hankaluze eta errima progresiboaren lurraldean, Nafarroako Bertsolari txapelketaren finalerdiak aztertu ditugu, finalista izango den Eneko Fernandez lesakarraren prosa bizia eta Altsasu , Berriozar eta Leitza herrietako kantu hautatuak (aukeraketa diktatorialean), Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Finalaren zain… https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211124_potto_270.mp3 Deskargatu hemen.

Konfinamendua arina izan dakizuen, prest dugu “Bertso Berriak, COVID19ari jarriak ” saioaren bigarren atala. Oraingoan ere 3 bertsolari ekarri ditugu, eta dantzan izan dira gai-jartzaileak ezarritako erritmoan. Eneko Abasolo “Abarkas”, Nerea Elustondo eta Eneko Fernandez izan dira gaurko protagonistak, eta saio gehienek izan ohi duten estrukturari heldu diote: hasierako agurrak, […]

Ohitura onak jarraituz aste honetan bigarren saio birtuala egin dugu. Aurrekoan lez, hiru bertsolari kantuan, gai-jartzailearen diktadurapean: Eneko Fernandez, Eneko Abasolo “Abarkas” eta Nerea Elustondo. Asteazkenean entzungai FMko 96.OO edo bilbohiria.eus. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/Potto%20saioa%20Promo.mp3 Deskargatu hemen.

Buletan dugu POTTO irratsaioa, atseden-egunak joan dira eta ikasturte hasieran indartsu etorri zaizkigu Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia bertsoaren mundu marabilloso-magikoa uhinen bidez zabaltzeko asmoz. Aurreneko saio honetan irailaren 12an izan genuen bihotz urraketa izan dute hizpide; Jon Barberena zendu zen 2019ko uda bukaera honetan, eta berari eskaini dizkiote aurreneko […]