POTTO: BUELTAN GARA

Buletan dugu POTTO irratsaioa, atseden-egunak joan dira eta ikasturte hasieran indartsu etorri zaizkigu Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia bertsoaren mundu marabilloso-magikoa uhinen bidez zabaltzeko asmoz.
Aurreneko saio honetan irailaren 12an izan genuen bihotz urraketa izan dute hizpide; Jon Barberena zendu zen 2019ko uda bukaera honetan, eta berari eskaini dizkiote aurreneko minutuak (bertso eta prosa artean). Eneko Fernandez kantukidea elkarrizketatu eta Jon Barberenaren kantua eta izen-izana dugu entzungai gaurko POTTOn.
Bigarren kolperik badago, izan ere, Plentziako Antolin deuna jaien harira, irailaren 1ean urtero ospatzen den jaialditik ofizio batzuk erreskatatu ditugu (Eneko Lazkoz, Jone Uria, Alaia Martin eta Andoni Egaña izan ziren katuan).

Deskargatu Hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 107: Itsaspeko iturriak (Luis Agirrezabala)

og. Urr 10 , 2019
Azken hamarkadetan gero eta informazio zehatzagoa jasotzen ari gara itsaspeko mundu oraindik ezezazgun samar horretaz. Aurrerapenen artean, esan dezagun, kasurako, azken aspaldion iturri ugari aurkitu direla itsaspean, eta haien aurkikuntzak ageri-agerian utzi duela lurpeko gas eta fluidoen artean eta ozeanoetako uraren artean badirela eraginak eta trukaketak. Izan ere, itsaspe eskerga […]

Honekin lotuak