Ohitura onak jarraituz aste honetan bigarren saio birtuala egin dugu. Aurrekoan lez, hiru bertsolari kantuan, gai-jartzailearen diktadurapean: Eneko Fernandez, Eneko Abasolo “Abarkas” eta Nerea Elustondo. Asteazkenean entzungai FMko 96.OO edo bilbohiria.eus.
Arantxa Iturberen liburuetan gizakion arteko harreman zail eta korapilatsuak nagusitzen dira. Bakardadea, laguntasuna, komunikaziorik eza, maitasuna eta maitasunik eza. Oraingo audio honetan, kasurako, maitasun istorio berezi baten lekuko izango gara. “Maria eta Jose” ipuina laburra da, baina laburra bezain esanguratsua, esaten dituenez gain, beste gauza asko iradokitzen baititu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200328_Irakurketa2_Arantza_Itrube.mp3 Deskargatu […]